XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) honetatik ateratako hautaketa bat, ezagutzen zuelakoan nago:

Otsoa eta arcumea izeneko alegia Phedro eta La Fontainerengan irakur daiteke (Phedro, I, 1; La Fontaine, I, 10) baina frantsesaren testutik dago nabarmenki gertuen;

Urdalla eta beste gorputzaren parteac (Esopo, 159; La Fontaine, III, 2) eta Aita bere semeaquin (Esopo, 86; La Fontaine, IV, 18), orobat, La Fontaineren bertsiotik hurrago daudela ematen du.

Hemen ere ez zen zaila Iturriagak La Fontaineren alegiak ezagutzea: 1787tik gaztelaniara itzulita zeuden eta, hau baino garrantzitsuagoa dena, arrakasta handia izan zuten frogarik behar baldin bada, hor daude Samaniego bera, Iriarte eta gaur ezezagunak egiten zaizkigun beste alegilari asko, denak La Fontainerengandik esku beteka hartu zutenak;

Iturriaga frantses irakaslea ere bazen Hernanin zuen ikastetxean;

Fermin Lasalak eta honen beste lagun batzuek osatzen zuten maila jaso samarreko talde zenbaitetako partaidea izanik, azkenik, ez zegoen toki txarrean La Fontaine frantsesez edo espainolez ezagutzeko;

eta ordura arte ez bazuen horretarako betarik izan pentsatzekoa da izango zuela Arkangoitzeko jaunaren etxean Lapurdin alegia, pasatu zituen bost urteetan zuzena bada on Jose Ignacio Lasaren hipotesia, hain zuzen ere bere alegien zati bat behintzat idazten edo orrazten zegoenean hau da 1835etik 1840ra gutxi gora behera 16 Lasalaren hitz hauek Iturriagaren espainiar eta frantziar kultur ereduez orain arte esandakoak berresten dituzte: Compréndese así que D. Agustín Pascual Iturriaga atendiera con pasión á la lireratura española y después siguiese con solícito cuidado el derrotero de la filosofía francesa, uniendo una y otra en proporciones felices á su constante estudio del bascuence... (Una agrupación bascongada..., 13). Ez dut uste froga daitekeenik Iturriagak Bizenta Mogelen liburua ezagutzen zuela: zail da beste arrazoi askoren artean 17. oharrean esaten denagatik alegi genero honetan iturriei buruzko auziak garbitzea. Euscal errico gasteriari zortzikoaren hasierako lerro hauek ezezkoaren alde hitz egiten dutela dirudi: Badirade latiñez, / Badira erderaz, / Ez alditugu bear / Guc ere euscaraz? (9-12); ez da, ezta hurrik eman ere, froga erabakigarria..

Beraz, hauek denak, Phedro, La Fontaine eta, batez ere, Samaniego zituen Iturriagak mahai gainean, beharbada buruan, bere alegiak idaztean.

Baina esaterako Iturriagaren ipuin bat Samaniegorengandik hartutako ereduarekin erkatzen duen edonori irudituko zaio komun duten gauza bakarra ipuinaren mamia baino ez dela:

alegiaren egitura bera, idazkera, gaia ukitzeko eta eramateko modua zeharo desberdinak dira, gehien-gehienetan behinik behin 17 Bete-betean balio du Iturriagarentzat Palacios Fernándezek Samaniegoren gainean esandako honek: Con frecuencia, y despectivamente, se ha considerado a Samaniego como un mero traductor de La Fontaine. Si esto es en parte cierto, no deja de ser injusto afirmarlo sin discriminación. Ocurre con la fábula algo parecido, salvando las distancias, a lo que sucede con la materia épica. El tema lo proporciona la tradición, y un escritor en un momento determinado lo actualiza (E. Palacios Fernández, Vida y obra de Samaniego, Vitoria 1975, 163).

Alegia esaten zaion literatur motaren ezaugarria da: Phedrok Esoporekin egin zuen, Samaniegok La Fontainerekin, Iturriagak Samaniegorekin batik bat;

tradizio honen barruan ohikoak diren moldaketak eta hauen bitartez jarraitu nahi izaten diren xedeak, Samaniegoren alegiekin bezalatsu egin eta nahi izan ditu Iturriagak baita Virgilioren eklogen itzulpenekin ere:

errazago ulertzen dira horrela, bertsolaritzak eskaintzen zion eredua ere oso kontuan izanda, Iturriagaren itzulpenak beren jatorrizkoetatik urruntzen dituen askatasuna eta Virgilioren eklogei erabat arrotz zaizkien neurria, idazkera eta herrikoitasuna.

Ez daude beraz alferrik liburu berean.

Alegiekin gertatu ohi den moldaketa hori era askotakoa izan daiteke: ez dakar herrikoitasun edo arruntasun berri bat ez nahitaez behinik behin(...)